XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. IKASI BEHAR DIREN ZIENTZIA ETA ARTEEZ Gizonak Kama Sutrak eta beraiekin zerikusia duten arte eta zientziak ikasi beharko ditu, dharma eta artharekin zerikusia duten haiekin batera.

Neskak ere arituko dira ezkontza aurretik Kama Sutrak eta beste zientzia eta arteak ikasten, eta gero ere jarraituko dute bere senarren onetsiarekin.

Ez dira gutxi honen aurka agertzen diren jakitunak, emakumeek ikastea debekatua dutela argudiatuz eta Kama Sutrekin ere ez dutela egin behar esanaz.

Baina Vatsyayanaren eritziz objekzio horrek ez du oinarririk, zeren emakumeak ezagutzen dituzte iada Kama Sutrak praktikan eta aritze hori Kama Sutretatik edo kamaren zientziatik eratortzen da.

Gainera, ez da kasu honetan bakarrik ezagutzen zientziaren praktika, baina gutxi batzuek bakarrik ezagutzen dituzte zientzia horren oinarri diren lege eta arauak.

Horrela adibidez, yadnikek eta eskaintzaileek, gramatikarik ez badakite ere, hitzik egokienak erabiltzen dituzte jainkoengana jotzean nahiz eta ez jakin nola idazten diren.

Era berean, astrologiak egokitzat adierazitako egunetan pertsona ugarik betetzen ditu bere egin beharrak, zientzia horren ezagutza izpirik eduki gabe.

Berdin egiten dute elefante eta zaldi gidariek, zeintzuek praktikaz hezitzen dituzte abere hoiek, hezitzeko zientziatik ezertxo ere jakin gabe.

Eta, azkenik, lurralderik urrutieneko herriak, erreinuko legeak praktikaz obeditzen ditu, eta beren gainetik monarka bat dagoelako, baina beste arrazoirik gabe.

Eta, gainera, guztiok dakigu, geure experientziaz, zenbait emakumek, hala printzeen, beren ministrarien eta emakume publikoen alabak oso direla adituak Kama Sutretan.

Ondorioz, emakume batek ikasi egin behar ditu Kama Sutrak edo, gutxienik, bere ataletako batzuek eta beren praktika laguntsa minen baten erakutsiz.